L an honen jatorria Julio Caro Barojak “Los vascos” liburuan Otxandioko Sorgin-dantzaren inguruan egindako aipamenak eragindako jakin-minean datza. Datu horretan oinarrituz eta esperientzia barik, Otxandiora abiatu ginen.
B ertan, herriko jendearen laguntzaz (Sabina Oianguren Garaigordobil, Gabriel Viteri, Feliciano Vigiola, Juan León de Langarika, Santi Kapanaga, Iñaki Larrea ...) dantza horren informazioa batzea lortu genuen. Baina, zorionez, horrez gain, galdutako beste dantza baten inguruko informazioa ere lortu genuen: burdinolei lotutako emakumeen soka-dantza. Bertan egindako "ikerketa lanari" esker, dantza berreskuratzea lortu genuen.