L izartzako inauteriei lotutako dantzen berreskurapena da Mendi Alderen lan kutun eta azpimarragarrienetarikoa.
T aldeak dantzaren informazioa batu behar izan zuen oraindik gogoratzen zutenen eskutik. (Iñaki Zubeldia, Joxe Martin Zubeldia, Mañu Zinkunegi ...). Kontaktuan jarrita, taldea lanean hasi zen berehala, 1983-1984 urteetan.
H orrez gain, dantza ikasten genuen bitartean, jantzien berreskurapena ere egin zen. Jantzi horiek galduta zauden, eta 1928ko koloretako argazki bakarra edukita, dantzariak jantzita nola joaten ziren gogoratzen zuten pertsonak ezinbestekoak izan ziren jantziak goitik behera berregiteko.
L an hori guztia eginda, 1985ean, Kabiezesko Kepa Deuna jaietan, Santurtzin, dantza taldeak Lizartzako Inauteriko dantzak plazaratu zituen. Hurrengo urtean, 1986an, Gipuzkoako herri honetako talde batek berriro ere dantzatu zuen urtetan dantzatu gabeko inauteri hau. Harrezkero, urtero dantzatzen dute bertako identitate kulturalaren zeinu den dantza hau.