80 ko hamarkadaren hasieran, dantza taldeak bere errepertorioan dantza berriak sartu nahi zituen, eta hainbat dantza ikusi ondoren, Adunako (Gipuzkoa) Azeri Dantza ikasi nahi zuela erabaki zuen.
A dunan jadanik ez zen Axeri Dantza egiten, bai ordea alboko Andoain herrian; hori dela eta, bertako jendearekin kontaktuan jarri, gure asmoa azaldu, eta euren onespena jasorik, berehala hasi ginen lanean.
1983 an, Kabiezesko Kepa Deuna jaietan, dantzatu genuen lehenengo aldiz Azeri Dantza.
U rte horretan bertan, "Dantzariak 29" esteka honetan ikus daitekeen dantza horren inguruan egindako ikerketa lana ere argitaratu zen Dantzariak (EDB) aldizkarian.