G ure ohiturak eta tradizioak mantentzeko daukagun ardurari jarraiki, herriaz zehar galdetzen eta ikertzen hasi ginen sardinerek arrainak saltzeko erabiltzen zuten zesta tradizionala topatzeko asmoz. Gure ikerketak ez zuen esperotako emaitza eman, ez zen zestarik agertu.
B ilboko Euskal Museoak bat zuela jakinda, Amaya Mujikarekin, Bilboko Euskal Museoko Etnografia Saileko Teknikari-arduradunarekin, jarri ginen kontaktuan zesta haren erreprodukzio bat egitea posible zen galdetzeko. Zesta museotik ateratzeko museoari eskaera formala egin behar genuela erantzun zigun, eta hala egin genuen.
Gutuna: Euskal Herriko tradizioak eta ohiturak berreskuratzeko eta bultzatzeko gure betiko joeran, eta kasu honetan Santurtzi gure herrikoak izanda, daukazuen arrainak (sardinak) eramateko saskia kopiatzeko baimena eskatzen dugu. Saskia nabarmentzeko pentsatu dugun ideietako bat Karmengo jaietako prozesioan 1907 garaiko arropak daramatzaten sardineren jarraigoan ateratzea da. Bestea, herriko itsas museoari kopia bat ematea da. Mendi Alde Dantza Taldea arduratuko litzateke saskia gorde eta babesteaz ahalik eta lasterren bueltatu arte.
E skaerari baietza jasota, zesta Durangora eraman zen zuzenean, non Beatriz Unzueta artisaua zain geneukan saskia erreproduzitzeko prest, harentzako ere erronka handia; izan ere, ez zuen inoiz horrelako bat egin.
SKA ri (Serantes Kultur Aretoari), Turismo bulegoari eta Mendi Alderi esker, gaur egun arrain zesta sorta ederra daukagu Santurtzin, eta nahiz eta jada kaleetatik arrain gehiago saltzeko berriro ere erabiliko ez diren arren, lan-karga ona daukate ekintza kulturaletan; adibidez, Karmengo prozesioan, Sardina Egunean eta beste hainbat ekitaldi kultural edo sozialetan.