S anturtziko Karmengo jaietan uztailaren 16an ospatzen den Karmengo Ama Birjinaren itsas prozesioa jaietako ekintza zentrala da.
2007 an, prozesioaren mendeurrena ospatu zenean, Mendi Alde taldeak Serantes Kultur Aretoari 1907 urrun hartan prozesioan erabilitako jantzi tradizionalak berreskuratzeko ideia proposatu zion, eta proposamena berehala onartu zen.
I kerketa sakona egin genuen garaiko jantzien gainean eta mendeurrena ospatzen zen egunerako jantzi guztiak prest zeuden ekitaldia ospatzeko, harrotasunez bete gintuen emaitza honek.