Mendi Alde Euskal Dantza Taldea - Euskal Herria Folklore, Kultura eta Tradizioi - Euskal Herria Folclore,
			Cultura y Tradición - Mendi Alde - Doctor Ferran Kalea Bajo Kabiezes 48980 Santurtzi Bizkaia - mendialdeeuskaldantza@gmail.com -
			www.mendialdeeuskaldantza.eus
  • ArgazkiakBideoak

       S anturtziko erraldoi eta buruhandien lehenengo aipamenak 1946ko jaietako programan topa ditzakegu. Ahaztuta eta baztertuta egon ziren, 1995ean, Mendi Alde dantza taldeak Santurtziko udaletxeko kultura sailaren laguntzaz, urte askotan zehar ahaztutako ohitura berreskuratu zuen arte. Pedro Goirienak sortu eta Kukubiltxok zaharberritu zituen 1996an.


    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

       G aur egun, erraldoi hauek itsasoaren interpretazio zentroan daude, itsas historiako eraikinik adierazgarrienean, Santurtziko arrantzaleen kofradian, hain zuzen. 2001eko apirilean konpartsa berri bat sortzen da: arrantzalea, sardinera, meatzaria eta mineral garbitzailea. Hona hemen pertsonaia bakoitzaren deskripzio laburra eta pertsonaia hauen hautaketaren zergatia. Sardinera: Santurtziko ohiko bizitzan errotua, gazterik jarraitzen zuen tradizio familiarra eta ikasten zuen ogibidea. Portuko sirenak ohartuta, arrainen bila joaten zen eta saskia sardinez beterik, herrietako kaleetan zehar saltzen zituen. Arrantzalea: arrantzaleen ogibidea bizirik jarraitzen du gure herrian. Beste garaietan izandako garrantzia ez badu ere, gaur egun ere ikus daiteke arrantza ontzien sarrera eta irteera. Meatzari eta Mineral garbitzailea: 1901 arte Santurtziko herria Trianoko mendietaraino hedatzen zen, non Bizkaiko mineralaren jatorria dagoen. Hori dela eta, erraldoi hauek gure iraganari egiten diote erreferentzia, burdina erauzteaz eta portu eta burdinoletara eroateaz bizi ginenean. Gizonek burdina ateratzen zuten meategitik, emakumeek mea garbitzen zuten bitartean.


    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

       2 005ean, konpartsaren hamargarren urteurrena zela eta, 4 erraldoi txiki sortu ziren, hauek gure herriko 4 pertsonaia ospetsu errepresentatzen dituzte, herrian egin duten lanaren omenaldi gisa. José María González Barea ("Currito"): Santurtziren izena gastronomiari lotzea lortu zuen ostalari ospetsua. Rosario Santín Rodríguez ("La Bella Charo"): sardinera santurtziar ezaguna, bere aurrekoen tradizioa jarraituz, arrainen salmentan aritu zen herriko kaleetan barrena. Bihotz handia eta nortasun sendoa izan zuen emakumea.


    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

    Don Elías Bravo Olano ("Don Elias"): 1952az geroztik Mamarigako Itsas Ama Birjinaren baselizako kapilau izan zena. 1956an baseliza parrokia egin zen eta Don Elías izan zen bertoko parroko hil zen egunera arte. Espiritualtasuna eta ospea uztartzen zituen oso pertsona maitatua Mamarigan. Sotera San Martin ("Sotera"): sardinera santurtziarraren prototipoa. Alaia, langilea eta eguneroko lanaren eta eguneroko bizitzaren eraginez zaildua. Gure herriko eta itsasoko gertakariei buruzko bertsoak konposatu zituen, gure herriko arraunlariak goraipatuz, bertsolari berezi gisa. Gaur egun, Itsasoko Ama arraun taldeari izena ematen dion pertsonaia mitikoa da.

       E rraldoi hauekin batera, gure herriko kulturari lotutako beste pertsonaia batzuk errepresentatzen dituzten sei buruhandiak ateratzen dira (Irulea eta Umea, Itsasontziko kapitaina eta Marinela eta Baserritarrak. Hauek erraldoiei bidea zabaltzen diete herritarrak euren puxikaz joz.


    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

    Santurtzi

       K onpartsaren hamargarren urteurreneko ekitaldien barruan, Santurtziko erraldoien I. Kontzentrazioa egin genuen, eta bertan Allariz, Calatayud, Solsona, Granollers, Buñuel, Deusto, Algorta, Orduña, Barakaldo, Erandio eta Basurtuko erraldoi taldeek parte hartu zuten. Horrez gain, "Bizkaiako Erraldoi eta Buruhandien" erakusketa prestatu genuen Santurtziko Dorretxean. Gure erraldoiak Caravaca de la Cruz-eko (Murtzia), Puebla de Sanabria-ko (Zamora), Granollers-eko (Bartzelona), Miranda de Ebro-ko (Burgos), Montblanc-eko (Tarragona), Calatayud-eko (Aragoi), Molins de Rei-ko (Bartzelona), Tolosa-ko (Frantzia) eta Euskal Herriko hainbat herrietako kaleetan barrena ibili dira.

    ×