"M emoria Historikoaren Errekuperazioa” izendatutako lan hau 2012an hasi zen.
O rduan, gure auzoaren eraldaketarekin batera, behin izandako abeltzain eta nekazari komunitate txiki haren testigantzak desagertzen ari zirela konturatu ginen.
L ehen pausoa ahalik eta argazki gehien jasotzea izan zen. Gero, informazio hori izanda eta publikoari begira kalean jarriko ziren euskarriak kontuan hartuz, argazki egokienak eta adierazgarrienak aukeratu ziren.
L an fotografikoarekin bukatuta, hura erakusteko aukeratutako egunean, Mendi Alde taldea irudikatzen duen eskultura bat ere jarri zen. Talde bezala garena irudikatzen duen eta taldetik pasa diren edota bere parte izan diren pertsona guztiak omentzen dituen eskultura identitarioa da.
E skultura hau bere xehetasun guztiekin Andoni Floresek sortu zuen, taldean ia hasieratik eta ia etengabean aktiboki jardun den dantzaria, harrotasuna taldearentzako.
"M emoria Historikoaren Errekuperazio” lan honetan Serantes Kultur Aretoaren eta Udalatxeko Kultura Departamentuaren laguntza jaso genuen, haien laguntza barik ez zen posible izango lana aurrera eramatea.
L an hau guztia 2014ko martxoan bukatu genuen.