1990 eko abuztuaren 5ean Mendi Alde Euskal Dantza Taldeak bere nazioarteko lehen irteera egin zuen. Rostov Don hirira bidaiatu zuen, Sobietar Batasunean, taldeak antolatutako truke kulturaleko programaren esparruan.
S anturtziko Udalak trukeko guztizko aurrekontuaren heren bat ordaindu zuen eta gainerakoa taldeak egindako dantzaldietan eta urte hartan jaietan jarri zen txosnan lortutakoari esker.
G uztira, dantzariak, musikariak eta udal-administrazioko ordezkaria kontuan hartuz, Rostov Donera hogeita hamar bat pertsona joan ziren.
S obietar Batasunean bost dantzaldi, hainbat bisita kultural eta instituzional, baita Rostov Doneko udalbatzarekin elkarrizketa bat ere egin ziren. Gainera, dantzaldiak alde batera utzita, Mendi Aldek Euskal Herriko tradizio eta ohiturak ezagutarazi zituen, helburu horrekin prestatutako diaporama muntaketa baten bitartez, eta Gernikako arbolako altsuma bat landatuz.
U rte horretako irailean, truke kulturalari amaiera emateko, Rostov Don sobietar hiriko dantzari eta koru-abeslariak Santurtzira etorri ziren eta Lekeition, Plentzian, Elorrion, Güeñetan, Romon eta Santurtzin egin zituzten haien dantzaldia eta emanaldiak.