1986-2001 (40 URTE, 1991ko 30. urteurrena azpimarratuz)
Dantza taldeak bere 25. Urteurrena ospatu eta gero, dantzari ohi batzuk berriro dantza taldera dantzatzen bueltatzera animatu ziren. Horrela, energia berriturik, Mendi Aldek aurrera egin zuen eta erronka berriak bilatu zituen.
Erronka horien artean lehenengoa eta garrantzitsuena, dantzen errepertorioa zabaltzea izan zen; eta horrekin batera, lan eta esfortzu handiz, jantzien hobekuntza egitea.
Horrez gain, urte horietan zehar, dantza taldeak jarduera kultural handia izan zuen gure herrian, Santurtzin; eta horren eraginez, 1991eko apirilaren 18an, taldearen 30. urteurrenean, udalak Kabiezesko kale bati gure taldearen izena emateko ohorea eskaini zion taldeari.
Urte garrantzitsuak izan ziren horiek, bai egin ziren dantzaldiengatik, baita egindako dantzaldi horietako hainbat dantzaldi internazionalak izateagatik ere.
2001ean, taldeak 40 urte ospatzen dituen urtean eta Santurtziko jaiei hasiera emateko, udalak taldearenganako esker oneko ekintza bat ospatzen du: Mendi Alderen omenez oroitzapen-plaka bat jartzen du herriko kiosko zentralean.
Argazkiak