Menu
Webgune honen bitartez, Kabiezesko Mendi Alde taldetik 2015tik 2019ra dantza taldeko helduenek egindako lana gogora ekarri nahi dugu. Denbora epe horretan aurrera eramandako ekimenen laburpena egiten da eta aldi berean, “Ur goiena ur barrena” izeneko koreografia Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzagunea zerbitzuak egiten duen deialdira aurkezteko aukera ematen digu.
2015eko urrian, Mendi Alde Euskal Dantza Taldeak, dantza taldeko beteranoak bildu zituen dantzarekin izandako lotura berpizteko.
Modu dinamiko eta izaera sortzailearekin hasitako ekimenak lau urte bete ditu. Esperientzia emankor honen ondoren, Ur goiena ur barrena izeneko koreografia, dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Dantzagunea zerbitzuak zabaldutako ‘Sortutakoak Tradizionala 8’ deialdira aurkezteko erabakia hartu dugu. Webgune honetan eta digitalki argitaratutako lau liburuetan, 2015tik 2019ra bitarteko dantza taldeko memoria azaltzen dugu.